Pasa den martxoak 25ean, 2. mailako
"Procesos de Administración y Gestión" ikasgaiko ikasleek KABI 612
enpresa inkubagailua bisitatu zuten Egin eta Ekin-ren eskutik, bertako
proiektuak eta jarduerak gertutik ezagutzeko.
Beren instalazioak 6000 metroko azalera hartzen dute. Bertan, laborategi, lantegi eta bertako langile
orok baliatzeko moduko zenbait gune aurki ditzakegu.
Lehenik, KABI 612 nola funtzionatzen duen azaldu ziguten hitzaldi interesgarri baten bidez, bere misioa eta helburuak azalduz. Ondoren, erikin osotik zehar bira emateko aukera izan genuen bertako koordinatzaile baten eskutik, beren zerbitzuak eta instalazioak zuzenean ikusi ahal izateko.
Bertan, jarduten duen empresa batek harrera egin zigun eta lantegia, laborategia eta bulegoak ikusteko aukera eskaini ere. Bere zuzendariak, empresaren jarduera erakutsi eta bertara heltzeko egindako ibildea azaldu zigun.
Oso esperientzia interesgarria izan zen, ikasleek lan munduaren errealitatea gertutik ikusi ahal izan baitzuten.
Beraz, eskerrak eman behar dizkiogu bai KABI 612-ri, baita "Egin eta Ekin" proiektuaren arduradunei. Ekintzaile batek dituen laguntzak jakitea oso interesgarria da, eta batek daki gutako norbait holako azpiegitura batean ibiliko den...
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Zure iritzia gehitu...
Aporta tu opinión...